Pasa den urtarrilaren 30ean 5. eta 6. mailako umeek, blogean agertu zen moduan, eskolan gosaldu zuten. Goiz horretako menua: sagarra, ogia oliba olioarekin, indioilar-paparra eta esnea kakaoarekin.
Aurretik bideo bat ikusi zuten non ohitura osasunak edukitzearen zergatia azaldu zen.

Goiz horretan gosaldu barik etorri ziren gure neska mutilak eta gosaltzeko orduan jarrera desberdinak egon ziren.
Orokorrean dena uste baino askoz goxoago egon zela aitortu zuten denek. Dena den, hona hemen goiz horretan entzundako iruzkin batzuk:
. Jo, sagarra!!! Zergatik ez dute ekarri zukuren bat?
. Olioaaaa!!!! hori ezin da goxoa egon!!!
. (ogia olioarekin probatu eta gero) Bada, ez dago hain txarto!
. Hemen croisant bat falta da, eh andereño? " edo donuts bat" erantzun zuen beste batek.
. Nire gurasoek ikusiko banindute hau guztia jaten harrituta egongo lirateke!!
. Bada, ez da hain txarra egon